XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klima eta fauna Klima bakoitzak bere landaretza eta fauna du.

Fauna leku batetan dagoen animalien multzoa da.

Animaliek beren eraketa bizitza eta elikadura ingurugiro batetara egokitu dute.

Klima, paisaia eta bizitetxea Klima beroko kostaldeetan etxeek orma meheak dituzte eta zuriz pintatuta daude eguzkitik babesteko.

Mendialdean kanpoko hotzetik babesteko etxeak harri eta egurrezkoak dira.

Teilatu pikeak dituzte ura eta elurra erraz txirrista daitezen.

Barrualdean etxeek pezo edo adreiluzko orma lodiak dituzte muturreko tenperaturetatik babesteko.

Ariketak. 1. Nolakoa da klima kostaldean? 2. Elkar itzazu geziak erabiliaz. ira. palmondoa. goroldioa. belazea. sastraka. hosto iraunkorreko zuhaitza. alde lehorrak. alde euritsuak.